kalte psikiko-fisikoak eta moralak

Administrazio Publikoa

2025/06/26
Ondarroako Udalak "segurtasun-zorra" eta Konstituzioaren 15 artikulua urratu dituela adierazten duen epaia berretsi da, eta kalte-ordain bat ordaintzera eta beharrezko prebentzio-neurriak hartzera kondenatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak ezetsi egin du Ondarroako Udalaren ordezkaritzak jarritako erregutze-errekurtsoa, eta berretsi egin du Bilboko Lan Arloko 12 zenbakiko Epaitegiaren epaia.

 

Ebazpen judizialak berretsi egiten du honako hau jasotzen zuen epaia:

 

 

  •  Erakunde demandatuak "segurtasun-zorra" eta Konstituzioaren 15arren artikuloa urratu zituela aitortzen du.

  • Langileari 51.021,16 euro ordaintzera kondenatzen du udala, kalte psikiko-fisiko eta moralak eragiteagatik.

  • Udala kondenatzen du prebentzioaren legearen  14aren artikulua betetzera eta  prebentzio-neurriak hartzera.

 

Egiaztatuta geratu da Udalak ez zituela bete langilearen lanpostuari dagozkion arriskuak prebenitzeko betebeharrak. Toki-erakundeak, gertatzen ari zenaren, lan-gatazkaren eta langilearen egoeraren zantzuak izan arren, ez zuen ezer egin horri buruz, eta jarrera pasibo bat antzeman zen, prebentzio- eta babes-betebeharrak ez betetzea dakarrena. Ez zuen baloratu langileak jasan behar zuen arrisku psikosoziala, eta ez zuen beste neurri eraginkorrik hartu: kanpoko prebentzio-zerbitzuak lizitatu besterik ez zuen egin jazarpen eta arrisku psikosozialen kasurako. Frogatuta geratzen da, beraz, langilearen lanpostuan dauden arrisku psikosozialen prebentzioan, udalaren pasibotasuna nabarmena eta jarraitua izan zela.