Amiantoa

Pleura-plakaren diagnostikoa gaixotasun profesionala

2024/04/22
Pleura-plakaren diagnostikoa gaixotasun profesionala , prestazioak eskuratzeko eskubiderik ez eman arren.

Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak zuzenbidearen araberakoa deklaratzen du pleura-plakaren diagnostikoa duen lanbide-gaixotasuna dagoela adierazten duen GSINaren ebazpena,  prestazioak eskuratzeko eskubiderik ez eman arren oraingoz.

Frogatuta geratu da enpresan egindako jardueraren eta lanbide-gaixotasunaren arteko lotura.


Langileak, ACERIA DE ALAVA SAU enpresarentzat zerbitzuak ematen zituen bitartean, edaleak eta plakak montatzeko lanpostua betetzen zuen 1978tik 2016ra, eta 2017ko urtarrilaren 1ean TUBACEX TUBOS INOXIDABLES SAUren lantokira eraman zuten, zerren eta koipegabetzeen postua betez. Amianto-hautsak (asbestoa) inhalatzeko arriskua duten lanak eginez