Enpresaren erantzukizuneko lan-istripua

Laneko segurtasuneko betebeharrak ez betetzea

2024/06/04
Langile batek izandako lan-istripuan "Avanza Movilidad Gipuzkoa SA" enpresaren erantzukizuna berretsi da

Arrasaten zerbitzuak ematen dituen langileak lan-istripua izan zuen lurrean ur eta gasolio hondarrak zeudelako

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak berretsi egin du, maiatzaren 28ko ebazpen baten bidez, Eibarko Lan Arloko Epaitegi Bakarrak azaroaren 14an emandako epaia, eta berretsi egin du AVANZA MOVILIDAD GIPUZKOA SAri ezarritako kondena: 17.454,24 €ordaindu beharko dizkio langile bati, eroriko baten ondorioz izandako lan-istripua dela-eta (istripu horren ondorioz, 306 egunez egon zen bajan).

Ebazpen judizialak frogatutzat jotzen du Arrasateko lantokian langileak istripua izan zuen lekuan zeuden segurtasun-neurriak ez zirela eraginkorrak eta ez zirela nahikoak, enpresak 486/97 Errege Dekretuan xedatutakoa eraginkortasunez eta neurri egoki guztiekin bete ez zuelako, eta neurriak hartzea ez zelako nahikoa izan.

Lan-arloko Salak adierazi duenez, "segurtasun-neurriak falta izan dira, eta ez-egite horrek eragin du langileak jasandako istripua". Gainera, "istripuaren aurretik prebentzio-neurriak egon arren, gertaera horren ondoren neurri berriak ezarri ziren", eta horrek adieraziko luke enpresak hartutako neurriak ez direla "guztiz nahikoak izan istripua saihesteko".

Epaiaren amaieran adierazi dutenez, "enpresak ez ditu bere osotasunean bete laneko segurtasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren betebeharrak".