SILIZEA ONDORIOAK ETA PREBENTZIOA

Silizeari bere ondorioei eta prebentzioari buruzko jardunaldia antolatu du , Bidelagun Fundazioak

2023/06/29
Silikosia silize arnastearen ondorioz biriketan sortzen den gaixotasun bat da.

Silikosia silize-hautsa arnastearen ondorioz biriketan sortzen den gaixotasun bat da, eta pneumokoniosien taldean, hots, hautsa arnastearen ondoriozko birika-gaixotasunen artean, dago sailkatuta. Gaixotasuna azaltzeko arriskua lan-bizitzan zehar inhalatutako silize-kantitatearekin lotzen da, eta, gaitza garatu ondoren, ez dago tratamendu eraginkorrik. Gaixotasun horren kontrako neurri eraginkorrenak arnastu daitekeen hautsaren kontrola eta diagnostiko goiztiarra dira.

Gaur egun, gauza jakina da silize-hautsaren eraginpean egoteak osasun-ondorio
kaltegarriak dakartzala. Ondo dakigu, halaber, eragina hasten denetik lehenengoagerpen klinikoetarako aldia laburra edo luzea izan daitekeela, pneumokoniosi-motaren arabera.

Deigarria badaere, azken urteetan askoz gehiago dira ezagutzen ari diren silikosi-kasuak.Atzerantz egin beharrean, silikosi gorakada asaldagarria agertzen ari da, eta igoera hori, batez ere, prebetntzio-arretarik gabe egiten diren kuartzo-aglomeratuzko material zeramiko berri batzuen manipulaziorekin lotzen dute lan osasun eta segurtasun arloko adituek.

Gaur egun, silikosia eta beste pneumokonosi batzuk berariaz kudeatzen dituen
Osasun Jagoletzako Protokolo bat dugu, osasun sistema nazionalaren lurralde
arteko kontseiluak prestatua.