Tienda Sepín : La perspectiva de género y el Derecho
Genero-ikuspegia eta Zuzenbidea: irakaskuntza eta lanbide juridikoak
2026/07/29
Ebook honetan, gogoeta kritiko eta praktiko bat aurkituko duzu, genero-ikuspegia zuzenbidean txertatzeari buruz. Hainbat arlotako espezialisten ekarpenen bidez, lanbide juridikoen irakaskuntzan, ikerketan eta jardunean dauden joerak aztertzen dira. Lanak hizkera juridikoa, Familia Zuzenbidea, erantzukizun zibila eta epailetzak, abokatutzak eta esparru akademikoak dituzten erronkak jorratzen ditu. Gainera, prestakuntza juridiko kontzienteago, inklusiboago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko tresna zehatzak proposatzen ditu, eraldaketa-prozesu horrekin batera doazen erresistentzia eta eztabaidak alde batera utzi gabe.
Egileen artean Ainhoa Ordorika Alegría Bidelagun Fundazioko abokatua dago.
Lana argitaratuta dago eta doan deskargatzeko esteka honetan aurki dezakezue, aldez aurretik erregistratuta: Tienda Sepín : La perspectiva de género y el Derecho